Tailer honetan honako gai hauek jorratuko dira: haurraren garapena adin honetan, gure seme-alaben beharrizanak, arau eta muga argiak erabiltzearen garrantzia, helduaren garrantzia gidari gisa, arauak eta mugak eraginkorrak izateko giltzarriak…Gainera, egunerokotasunean erabilgarriak izan daitezkeen tresna praktikoak eskainiko dira. Data: 2025/11/20. Ordutegia: 17:00etatik-19:00etara. Tokia: Clara Campoamor Zentro Zibiko-ko Auditoriumean. Hizlaria: Ixone Akarregi. EMAN IZENA HEMEN Irudia […]
NOLA JOKATU GURE SEME-ALABEN HARREMAN GATAZKATSUEN AURREAN?
Batzuetan, gure seme-alabak zailtasunak azaltzen dituzte ikastetxeko taldean integratzeko, bere adiskide edo/eta lagunek baztertzen dituztelako, kontutan hartzen ez dituztelako edo zirikatzen dituztelako edo esaten digute “bazilatzen” … eta horregatik sufritzen ikusten ditugu, … Edo agian, geure seme-alabek dira egoera horiek “eragiten” dituztenak” … Elkarbizitzaren egoera gatazkatsu horien aurrean, ba al dakigu egoera horien “normaltasuna” baloratzen?; […]
NOLA LAGUNDU GURE SEME-ALABEI SARE SOZIALAK KUDEATZEN ETA PANTAILAK MODU EGOKIAN ERABILTZEN
Teknologia berriak gure seme-alaben bizitzaren osagarri garrantzizkoak dira. Guraso bezala, sare sozialen, pantailen… erabilpen egokietan hezteko formatuak eta informatuak al gaude?. Kontzienteak al gara gure seme-alabengan eragiten dituzten eraginaz eta arriskuaz?. Mugikorra, bideojokoak, sare sozialak, … bezalako teknologia berriak modu egokian erabiltzeko, ezinbestekoa da irizpide argi eta egokiak edukitzea gure seme-alaben heziketan, gure gizartean gero […]
Berdintasun Arloko jarduerak
Post honetan, Barakaldoko Udaleko Berdintasun Arloak antolatu dituen jarduerei buruzko informazioa helarazten dizuegu. DBH 4.mailako ikasleentzat: Urriaren 22an, asteazkena, eta 23an, osteguna (10:00): “Hori ez da sexua” bakarrizketa. Gurasoentzat, hezkuntzaren, osasunaren eta herritarren arloko profesionalentzat: Urriak 23, osteguna (17:30): “Nola eraiki hezkuntza afektibo-sexuala pornoaz harago”. Jardueren lekua: Barakaldoko Antzokia. Jarduera […]









