Aizu Familiak

NERABEAK, MUGIKORRA ALDEAN EGUN OSOAN! TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERAREN KUDEAKETA FAMILIAN

Nerabe eta helduok teknologia berriak eta sare sozialak barneratuta ditugu  gure egunerokoan, eta eurak aro digital honetan hazten ari dira. Noiz erabiltzen ditugun aztertuko dugu, zertarako erabiltzen ditugun, abantailak eta desabantailak… Sortzen dizkiguten emozioak identifikatuko ditugu,  baita gure seme-alabak mugikorra edo sare sozialen bitartez komunikatzen direnean sentitzen ditugun emozioak ere.  Nola sustatu ditzakegu babes faktoreak […]

MINTZA GAITEZEN GALEREZ: DOLUA FAMILIAN LANTZEA

Familia guztiek dolu egoerak bizi izaten dituzte, senitarteko baten heriotzaren ondorioz edo beste era bateko gertakari garrantzitsuen ondorioz (gaixotasunak, banaketak, familiaren berreraikitzea, etxe-aldaketa…). Nerabeek familiaren bizipen hori konpartitzen dute, inpaktua sentitzen dute baina ez dute beti era berean adierazten. Beste edozein egoera zaurgarrietan bezala, familia osatzen duten helduen laguntza eta sostengua behar izango dute prozesu […]

Nola jokatu seme-alaben droga-kontsumoaren aurrean

Data: 2022/05/12 Ordutegia: 11:00etatik 13:00ak arte edo 17:00etatik 19:00ak arte Hizlaria: Juan Carlos Alonso Gurasoak kontziente al gara gure seme-alabek drogak kontsumitzeko dituzten ohiturez?, zein adinetan hasten dira kontsumitzen?, zein ingurunetan?   Zein arrisku-faktorek bultzatzen dute kontsumoa?, nola jokatu hori saihesteko? Eta nola jokatu gure seme-alabek noizbehinkako kontsumoa edo erregularra badute (jaietan, botiloiak…)?  Galdera horiek argitu […]

NERABEZAROAN SARTZEA: ZER GERTATZEN ZAIE? NOLA BIZI DUGU HELDUOK?

Data: 2022/05/18 Ordutegia: 11:00etatik 13:00ak arte edo 17:00etatik 19:00ak arte Hizlaria: Yarima Etxeberria Gure haurrak hazi egin dira eta nerabezarora iritsi gara… Eta orain zer? Orain, adi egon behar dugu, beren aldaketak ikusteko, eta era berean, haien erreakzio asko, ulertezinak edo urrunak izan daitezkeenak, naturalak direla ulertzeko; beren “ni haurra” delakotik bereizten ari direla adierazten […]