Aizu Familiak

SEXUEN HEZIKETA NERABEZAROAN: ERRONKA EDERRA

Sexualitatea gizabanakoaren berezko ezaugarria da jaiotzatik, eta dimentsio horrek garrantzia berezia hartuko du pubertaro eta nerabezaroan, erronka berria jarriz familien eskutan. Erronka berri honi modu positiboan heltzea oso garrantzitsua izango da, gaztea zein familiak garai hau goza dezaten. Sexuatze prozesua, gizaki sexudun gisa eraikitzeko prozesua, dinamiko eta aldakorra da eta modu biografikoan emango da, bakarra […]

HAUR HEZKUNTZAKO FAMILIEI ZUZENDUTAKO TAILERRAK 2023-2024

Tailer berriak! Aurrekoetan egin dugun bezala, 2023-2024 ikasturtea hasita, zuen seme-alabak hazten laguntzeko, hainbat tailer on-line modalitatean antolatu ditugu, eta zuen interesekoak izatea espero dugu. Haur hezkuntzarako gai hauek ditugu: Haurren beldurrak eta haserreak kudeatzea. Nola aurre egin kasketei? Familiaren ongizatea. Gure seme-alaben beharrizanak eta gureak orekatzea. Gure seme-alaben garapen egokirako jolas eta jostailuak. Tailerrak […]

LEHEN HEZKUNTZAKO FAMILIEI ZUZENDUTAKO TAILERRAK 2023-2024

Tailer berriak! 2023-24 ikasturteko Aizu Familiak programazioari jarraipena emateko asmoz, zuen seme-alabak hazten laguntzeko, hainbat tailer on-line modalitatean antolatu ditugu, eta zuen interesekoak izatea espero dugu. Lehen hezkuntzarako gai hauek ditugu: Gure seme-alabak ongi hezteko oinarriak. Nola lagundu gure seme-alabei talde presioaren aurrean? Sexualitateei haurtzaroan arreta eskainiz. Tailerrak Zoom plataformaren bidez emango dira, eta behin […]

BIGARREN HEZKUNTZAKO FAMILIEI ZUZENDUTAKO TAILERRAK 2023-2024

Tailer berriak! 2023-24 ikasturteko Aizu Familiak programazioari jarraipena emateko asmoz, zuen seme-alabak hazten laguntzeko, bi tailer on-line modalitatean eta beste bat modalitate presentzialean antolatu ditugu, eta zuen interesekoak izatea espero dugu. Bigarren hezkuntzarako gai hauek ditugu: Nerabeen sexualitatea ulertu eta bidelagun izan: komunikaziorako gakoak eta sozializazio faktoreak. Nola aurreikusi teknologiarekiko adikzioak familiatik. Sexualitateei nerabezaroan arreta […]