Aizu Familiak

HAURREN BELDURRAK ETA HASERREAK KUDEATZEA. NOLA AURRE EGIN KASKETEI?

Tailer honetan haurren eboluzio-etapak ikusiko ditugu, eta horiek kudeatzeko eta ahalik eta hobekien eramateko tresnak landuko ditugu. 0tik 6ra bitarteko adinen errepasoa egingo dugu, adin bakoitzerako tresna egokiak ikusiz.  Data: 2023/11/09. Ordutegia: 11:00etatik-13:00etara edo 17:00etatik-19:00etara. Hizlaria: Gurutze Díez. EMAN IZENA HEMEN Irudia hemendik hartuta <a href=”https://www.freepik.es/foto-gratis/retrato-nina-molesta-juego_12976694.htm#query=miedo%20y%20rabietas%203%20a%C3%B1os&position=1&from_view=search&track=ais”>Freepik</a>

FAMILIAREN ONGIZATEA. GURE SEME ALABEN BEHARRIZANAK ETA GUREAK OREKATZEA.

Tailer honetan ikusiko dugu nola aurkitu oreka gure seme-alaben eskaeren eta beharren eta gure premien artean.  Autozainketan jarriko dugu arreta, eta egunerokotasunean praktikan jartzeko jarraibide errazak ikusiko ditugu.  Data: 2023/11/16. Ordutegia: 11:00etatik-13:00etara edo 17:00etatik-19:00etara. Hizlaria: Gurutze Díez. EMAN IZENA HEMEN Irudia hemendik hartuta <a href=”https://www.freepik.es/foto-gratis/cerrar-manos-mujer-bonita-doblando-juntos-signo-corazon_12701502.htm#page=2&query=corazon%20sujetado%20por%20manos&position=8&from_view=search&track=ais”>Imagen de nakaridore</a> en Freepik

GURE SEME-ALABEN GARAPEN EGOKIRAKO JOLAS ETA JOSTAILUAK.

Tailer honetan adin eta beharretara egokitutako jolasak eta jostailuak ikusiko ditugu. Etxean eta kalean ikasteko eta ondo pasatzeko hainbat material eta aukera ikusiko ditugu.  Data: 2023/11/23. Ordutegia: 11:00etatik-13:00etara edo 17:00etatik-19:00etara. Hizlaria: Gurutze Díez. EMAN IZENA HEMEN Irudia hemendik hartuta <a href=”https://www.freepik.es/foto-gratis/nino-vista-frontal-jugando-juguetes-madera_24747663.htm#query=JUEGOS%20Y%20JUGUETES&position=14&from_view=search&track=ais”>Freepik</a>  

NERABEEN SEXUALITATEA ULERTU ETA BIDELAGUN IZAN: KOMUNIKAZIORAKO GAKOAK ETA SOZIALIZAZIO FAKTOREAK.

Sexualitatea gizakiari datxekion dimentsioa da jaiotzatik, eta garrantzi handiagoa du pubertaroan. Beraz, nerabeak pertsona sexuatutzat hartzea izango dugu premisa. Sexuazio-prozesua, pertsona sexuatu gisa eraikitzen joateko bidea, dinamikoa eta aldakorra da bizitza osoan zehar, modu biografikoan (hau da, modu pertsonalean eta errepikaezinean); beraz, izaki sexudunak izateko pertsona adina modu daude munduan. Garrantzitsua da bizitzaren fase honen berezko ezaugarriak […]