Nerabezaroa: ume izatetik nerabe izatera pasatzen diren garapen-aldia; bertan, aldaketak, deskubrimenduak, erronkak eta eszenatoki berriak biziko dituzte, eta gurasoek beraiekin batera biziko ditugu horiek ere. Garai liluragarria, bizia eta polita izango da, zailtasunez eta galderez josia. Nola komunikatu eta harremanetan jarri nerabeekin? Nola ezarri arrisku egoeretatik kanpo mantenduko dituzten mugak eta, aldi berean, beraien autonomia […]
Aizu Familiak
GURE SEME-ALABEN SEXUALITATEARI ARRETA ESKAINTZEA
Sexualitatea gizakiari datxekio jaiotzetik, eta, beraz, zuen bizitzetako parte diren nerabe zoragarri eta harrigarri horiek sexudun pertsonak dira, egunez egun modu bakar eta errepikaezinean eraikitzen ari direnak. Beren burua ezagutzen, onartzen eta adierazten ikasten ari dira beren bizitzako etapa berri batean, beren ezaugarri espezifikoekin. Beren gorputza eta emozioak ulertzeaz gain, funtsezko garaia da autoestimurako eta […]
NERABEAK, MUGIKORRA ALDEAN EGUN OSOAN! TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERAREN KUDEAKETA FAMILIAN
Nerabe eta helduok teknologia berriak eta sare sozialak barneratuta ditugu gure egunerokoan, eta eurak aro digital honetan hazten ari dira. Noiz erabiltzen ditugun aztertuko dugu, zertarako erabiltzen ditugun, abantailak eta desabantailak… Sortzen dizkiguten emozioak identifikatuko ditugu, baita gure seme-alabak mugikorra edo sare sozialen bitartez komunikatzen direnean sentitzen ditugun emozioak ere. Nola sustatu ditzakegu babes faktoreak […]
MINTZA GAITEZEN GALEREZ: DOLUA FAMILIAN LANTZEA
Familia guztiek dolu egoerak bizi izaten dituzte, senitarteko baten heriotzaren ondorioz edo beste era bateko gertakari garrantzitsuen ondorioz (gaixotasunak, banaketak, familiaren berreraikitzea, etxe-aldaketa…). Nerabeek familiaren bizipen hori konpartitzen dute, inpaktua sentitzen dute baina ez dute beti era berean adierazten. Beste edozein egoera zaurgarrietan bezala, familia osatzen duten helduen laguntza eta sostengua behar izango dute prozesu […]







