Kategori gabe

EGUBERRI ON!

Ikasturte hasieratik, zuekin harremana izan dugula, badakigu ez direla hilabete errazak izan. Eta nahiz eta hainbat zailatsunak azaldu diren, Zorionak! egoera bakoitzaren aurrean erantzuna ematen jakin izan duzue eta. Orain, gelditzeko, arnasa hartzeko eta Gabonetako oporrak gozatzeko unea da, indarra hartzeko eta norberaren onena atera ahal izateko. Jai zoriontsuak opa dizkizuegu! Itzuli arte!

TAILERREN PROGRAMAZIOA (azaroa)

Tailer berriak! Aurrekoetan egin dugun bezala, 2021-2022 ikasturtea hasita, zuen seme-alabak hazten laguntzeko, tailer batzuk  antolatu ditugu on-line modalitatean, eta zuen interesekoak izatea espero dugu. Hona hemen lehen hezkuntzarako gaiak: Ez, maite zaitudalako (arauak eta mugak). Hezkuntza emozionala (baliabideak). Eta bigarren hezkuntzarako: Nola hitz egin nire seme/alaba nerabearekin. Sare sozialek, nola eragiten diete gure seme-alabei? […]

Nola hitz egin zure seme-alabekin nerabezaroan? (2 saio)

Seguru aski, gure seme-alaba aurre-nerabe edo nerabeen bizikidetzaren ezaugarrietako bat harekin komunikatzeko dugun zailtasuna da: ”lehen baino gauza gutxiago kontatzen digu” ; ”gutxiago fidatzen da eta zuhurragoa da” ; ”gure zuzenketen eta komentarioren aurrean azkarrago haserretzen da” ; ”zaila da berarekin hitzarmenetara iristea” ; ”bere barruko atea histen digu”, … Beraiekin komunikatzeko premia larria dute. […]

Sare sozialek…, nola eragiten diete gure seme-alabei?

Hauxe da tailer horren helburua: familiekin lantzea nola eragiten dien teknologiak gure portaerei, gure emozioei eta harremanak eraikitzeko moduari. Haurren eta nerabeen garapenean gaur egun izaten duen eragina bereziki jorratuko dugu. Bi orduko saioetan lan egingo dugu familiekin. Parte-hartzea eta hausnarketa hartuko dira kontuan, parte-hartzaileek planteatuko dituzten ideietan oinarrituta. Honako gai hauek landuko ditugu: Internet […]