Hauxe da tailer horren helburua: familiekin lantzea nola eragiten dien teknologiak gure portaerei, gure emozioei eta harremanak eraikitzeko moduari. Haurren eta nerabeen garapenean gaur egun izaten duen eragina bereziki jorratuko dugu. Bi orduko saioetan lan egingo dugu familiekin. Parte-hartzea eta hausnarketa hartuko dira kontuan, parte-hartzaileek planteatuko dituzten ideietan oinarrituta. Honako gai hauek landuko ditugu: Internet […]
Kategori gabe
Ikastolara buelta!
Dakigunez, udako opor luzeen ondoren, ikasturtearen hasiera haur eta nerabeei ez ezik, familiako gainerako kideei ere eragiten dien aldaketa da. Gainera, ikasle batzuentzat estres- eta urduritasun-kausa berezia izan daiteke, bai lehen eskolatzea delako, bai ikastetxez aldatuko direlako. Horrelakoetan, are garrantzitsuagoa da familiaren laguntza. Hori dela eta, komenigarria da denek ikasturte berria prestatzea eta antolatzea, hobeto […]
Bueltan gaude!
Kaixo guztioi berriro. Bueltan gaude! Espero dugu merezitako atsedena hartu eta oporrak gozatu izana, eta energiarekin itzultzea ikasturte berriari aurre egiteko. Gu dagoeneko martxan gaude zuen interesekoak izan daitezkeen edukiak eta tailerrak prestatzen. Gogoan izan gure blogean harpidetza egin dezakezuela berrikuntza guztien berri izateko eta tailerretan tokirik gabe ez geratzeko. Zuen galderak edo tailerretarako iradokizunak […]
ESKERRIK ASKO!
Ehun familia baino gehiagok parte hartu duzue asken tailer sortan. Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik eta zuen ekarpenekin tailerrak aberasteagatik! Espero dugu gaiak zuen interesekoak izatea eta ikasitako guztia praktikan jartzea, ziur baietz! Tailer gehiago eskaintzea pentsatzen ari gara, baina hori datorren ikasturteari begira izango da, ordura arte hemendik egongo gara. Berriro elkar ikusteko irrikan gaude!







