Kategori gabe

FAMILIAN HARREMAN OSASUNTSUAK ERAIKITZEN

Tailer honen helburua gure seme-alaben beharrizanen eta gure beharrizanen arteko oreka bilatzea da, norbere burua zaintzearen garrantzia azpimarratuz. Data: 2024/11/21. Ordutegia: 17:00etatik-19:00etara. Hizlaria: Gurutze Díez. EMAN IZENA HEMEN Irudia hemendik hartuta <a href=”https://www.freepik.es/foto-gratis/feliz-hermosa-familia-gran-jardin-tiempo-amanecer_1413825.htm#fromView=search&page=1&position=3&uuid=a0a9c1f1-5f48-4eca-8531-868212a71034″>Imagen de bristekjegor en Freepik</a>

NOLA SUSTATU AUTONOMIA GURE SEME-ALABENGAN?

Seguru baietz, zu aita edo ama moduan, galdera hauek egin dizkiozula zure buruari: Nola hezi behar dut nire seme-alaba?; Ze alor dira garrantzitsuenak?; Noraino exigitu behar diot?; Zer arau finkatu behar dira?; oraindik ez ote da txikiegia…?; Nolakoa da nire hezteko modua eta zein da hezteko modurik egokiena?; Zer da gehien eragiten diona ongi hazteko […]

SEXUEN HEZIKETA: ONGIZATERAKO GILTZARRIA

Sexualitatea gizabanako guztion berezko ezaugarria da jaiotzez. Lehen Hezkuntzako umeak sexudunak dira eta oinarri hori hartuta egingo dugu formakuntza hau. Sexuatze prozesua, gizaki sexudun gisa eraikitzeko prozesua, dinamiko eta aldakorra da, hortaz pertsona bakoitzak modu bakarra eta errepikaezina izango du, aniztasun ederra sortuz gizakion artean. Umeak beraien burua ezagutu, onartu eta modu egokian azaltzeko gaitasuna […]

SARE SOZIALEN ERABILPEN EGOKIA (MUGIKORRAK, PANTAILAK…)

Azkeneko datuek diotenez, gero eta adin txikiko gehiago daude mugikorra erabiltzen dutenak, sare sozialetan sartzen direnak, eduki desegokiak ikusten dituztenak… Zein da gure seme-alabek sare sozialetan (Tik-Tok, Instagram WhatsApp…) kontu bat irekitzeko gutxieneko adina?, Kontzienteak al gara mugikorrek, pantailek eta orokorrean teknologia berriek heurengan sor ditzaketen arriskuetaz? Nola jokatu behar dugu guraso moduan egoera honetan? […]