All Posts By: admin

Hausnartzeko poesia…

Guraso garen aldetik, gure lana da seme-alabak gidatzea eta orientatzea, beren etorkizunari buruzko erabaki onak har ditzaten, eta bidean aurkituko dituzten erronkei aurre egiteko tresnak izan ditzaten. Denok nahi dugu gure seme-alabak autonomoak izatea, baina horretarako, euren bidea aukeratzeko askatasuna eman behar diegu, akatsak egingo dituztela onartuz. Gure lana hor egotea da, erortzen direnean altxatzen […]

ESKERRIK ASKO!

Ehun familia baino gehiagok parte hartu duzue asken tailer sortan. Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik eta zuen ekarpenekin tailerrak aberasteagatik! Espero dugu gaiak zuen interesekoak izatea eta ikasitako guztia praktikan jartzea, ziur baietz! Tailer gehiago eskaintzea pentsatzen ari gara, baina hori datorren ikasturteari begira izango da, ordura arte hemendik egongo gara. Berriro elkar ikusteko irrikan gaude!

ONLINE TAILERREN PROGRAMAZIOA (Apirila- maiatza)

Kaixo guztioi! Azkenean hemen da tailerren programazio berria. Klikatu tailer bakoitzaren izenburuan informazio gehiago ikusteko. Zalantzarik izanez gero, aizufamiliak.barakaldo@gmail.com idatz dezakezue, edo 94 478 96 44 telefonora deitu, pozik argituko ditugu zuen zalantza guztiak. Your browser does not support the video tag.