HEZKUNTZA AFEKTIBO-SEXUALA

Data: 2022/05/05

Ordua: 11:00etatik 13:00ak arte edo 17:00etatik 19:00ak arte

Hizlaria: Rafael Godoy

Azken urteotan argi ikusten dugu sexualitatearen ikuspegi genitalizatuegiak areagotu egin direla. Eta horrek, helduen sexu-osasunean eragin ez ezik -sinplifikatu eta arazoak sortzen dituelako-, txikitatik desitxuratu ere egiten du haurren eta nerabeen eraikuntza psikosexuala.

Hezkuntza afektibo-sexuala beharrezkoa da, inoiz baino gehiago, eta lan horretan guztiok gaude inplikatuta: ikuspegi horiek zuzentzeko, jarrera eta jokabide positiboak sustatzeko, ikasleen garapen psikoafektibo eta sexuala egokia izan dadin lagunduz.  Ikastetxeetan eta institutuetan dugun errealitatea aztertuko dugu, baita horien hobekuntza nola landu ere. Landu beharreko gaiez eta indartu beharreko jarrerez hitz egingo dugu: komunikazioa, autoestimua, sexu-rolak, gizarte-trebetasunak eta inplikatutako giza balioak.

Gaian sakontzea interesatzen bazaizue, hurrengo formularioa bete besterik ez duzue egin behar.

Eman izena hemen

Zuen zain gaude!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.