Maita ditzagun, beren burua maita dezaten.

AUTOESTIMUA SUSTATZEN

Egunerokoan emozioak kudeatzeko eta estres maila murrizteko baliabideak.

Askotan, heldu garen heinean, zaila da guretzat haurren emozioak kudeatzea.
Nola sentitzen naiz ni bera haserretzen denean? Eta, zer sentitzen dut nik? Ba al dut baliabiderik nire haserrea eta guraso gisa dudan beldurra kudeatzeko? Ba al dakit zerk haserretzen nauen?
Gure burua zaindu behar dugu besteak zaindu ahal izateko, gure buruarekin hain zorrotzak ez izateko, eta gure buruak maitasunez tratatzeko, gaizki egiten duguna behin eta berriz errepikatzen digun barne epaile hori ezabatzeko.
Gure lorpenak nabarmendu eta, heldu garen heinean, gure emozioak kudeatzeko baliabideen motxila bete behar dugu. Horrela, gure haurrak hobeto artatu eta lagundu ahal izango ditugu.
Tailer honetan antsietatea murrizteko eta nola sentitzen garen identifikatzeko teknikak ikasiko ditugu.
Berriz ere konektatzeko eta zaintzeko espazioa izango da: gugan pentsatzeko, gure guraso eginkizunaz harago.

  • Data: Martxoak 9
  • Ordua: 11:00 – 13:00 edo 17:00-19:00
  • Hizlaria: Yarima Etxeberria

Izena eman hemen! 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.