Nola prestatu seme-alabak lehen mugikorrerako

Kaixo guztioi, itzuli gara! Espero dugu Gabonetako eskola-oporrei esker zuen seme-alabekin denbora gehiago igaro ahal izatea eta haietaz gozatzea.

Litekeena da Errege Magoak zuen etxe askotatik igaro izana eta nerabe eta aurre-nerabe gehienek gehien desiratzen duten objektua zuhaitzaren azpian utzi izana, telefono mugikor bat!
Une hori lehenago edo geroago iritsi behar zen, eta galdera nagusia honako hau izan ohi den arren: “Zein da zuen lehen mugikorra oparitzeko adinik egokiena?”; egia esan, ez dago galdera horretarako erantzun zuzenik. Adin jakin batean ezin zaio adingabe bati bere mugikorra eman, inolako arriskurik hartu gabe.
Baina mugikor bat emateko eta mundu digitalean sartzeko modu asko daude. Gai honetan garrantzitsuena da nerabeei PRESTATZEA eta HEZTEA, momentu hori iristen denean, ondo erabiltzen jakin dezaten. Gainera, komeni da, behin erabilerarekin lotuta, sor daitezkeen zailtasunei aurrea hartzea, eta, horretarako, arau argi batzuk lantzea, zer erabilera emango zaien arautzeko. Aditu batzuek gomendatzen dute hori ahoz bakarrik ez egitea, baizik eta idatzizko kontratu moduko bat egitea, adingabeari bere konpromisoa ezartzen laguntzeko. Adibide gisa erabil dezakezuen eredu bat uzten dizuegu hemen, baina egokiena familia bakoitzak berea ezartzea da, bere ezaugarrien eta beharren arabera.
Azkenik, ezinbestekoa da zuen aldetik IKUSKAPEN jarraitua eta gailua modu arduratsuan erabiltzen lagunduko dien LAGUNTZA egotea.

Eta oso garrantzitsua, ez ahaztu gure seme-alabentzako ereduak garela!

Fernando Magán psikologoaren artikulu bat uzten dizuegu hemen, horri guztiari buruz hitz egiten duena eta trantsizio hori modurik egokienean egiteko aholku batzuk ematen dituena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.