Ongi Etorri

Zuen seme-alaben hazkundearekin lotutako topaleku izateko asmoa duen espazio honetara ongi etorria ematen dizuegu.

Ekimen honen helburu nagusia hazkuntzaren abentura ikaragarrian laguntzea da, eta aldi berean zuen prebentzio papera indartu arrisku egoera posibleen aurrean, baita osasuna sustatzeko jokabideak indartzea ere. Benetan uste dugu zuen seme-alaben garapenari lotutako alderdiak ezagutzeak euren jarrera eta jokabideak hobeto ulertzeko aukera ematen dizuela, eta euren garapen unea ulertuz beraiekin erlazionatzen laguntzen dizue. Hori dela eta, hemen haurtzaroaren eta nerabezaroaren garapenaren alderdi garrantzitsuenetako batzuk topatuko dituzue, zuen eguneroko hezkuntza lanean gida bezala erabili ditzakezuenak. Zehaztutako etapa batzuk badaude ere, pertsona bakoitzak bere garapen erritmoa du. Beraz, hauek orientagarriak bakarrik dira.

Gainera, familian giro afektiboa eta komunikazio egokiarekin lotutako jarrera eta gaitasunak hartzeko tresnak eskainiko ditugu. Tresna hauek familia bizikidetza hobetzeko gaitasunak garatzea erraztuko lukete.

Zuen hezkuntza lanean lagundu eta aholkatzeko, pixkanaka gure edukiak zabalduko ditugu, eta horrelako gaiak aurkitu ahalko dituzue: familia barruan komunikazioa hobetzeko modua, muga eta arauak negoziatzea, gatazka egoerei aurre egiteko modua, haserrealdien aurrean zer egin…

Familiak garrantzi handia du gizaki ororen garapenean. Izan ere, seme-alaben hezkuntzarako oinarrizko espazioa adierazten du. Familia barruko gure interakziotik eraikitzen dugu gure nortasun eta identitatea, eta gure bizitza osoan lagunduko diguten baloreak eskuratuz.

Haurren garapena prozesu dinamiko eta konplexua da. Pertsona guztiek aldaketak jasaten ditugu gure bizitzan, baina aldaketa horiek nabariagoak dira haurtzaro eta nerabezaroan. Aldaketa horiek denboraren iragatearen ondorio dira, baina baita herentzia genetikoa eta garatzen garen ingurua bezalako faktoreena ere. Beraz, garrantzitsua da gure seme-alaben hazkundean dugun eragiteko gaitasun zabalaren kontzientzia hartzea eta euren garapenaren alde ekitea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude