Zenbat aldiz joaten zara hozkailura egunotan? Bisita horietako zenbatetan aurkitzen duzu bilatzen ari zarena? Bisita horietako zenbatetan dakizu zeren bila ari zaren? Eta zenbatetan dakizu ez dela janaria bilatzen ari zarena, baina berdin-berdin zabaltzen duzu hozkailua? Gauza bera gertatzen da etxean izan ditzakegun gaizki-ulertu, haserre eta gatazkekin. Gertatu zaizu eztabaidatzen hasi eta 5 minutura ez […]
Haurren beldurrak: “Beldurren kutxa”
Haurren beldurrak kezkagarriak izaten dira gurasoentzat. Ohikoenak: iluntasunari beldurra, bakarrik lo egiteari edo egoteari, munstroei, mamuei… Helduoi kosta egiten zaigu ulertzea, baina txikienei hainbat beldur sortu ahal zaizkie etxean. Gurutze Díezek bideo bat prestatu digu azaltzeko haiekin beldurrei buruz nola hitz dezakegun, eta nola lagundu ahal diegun horiei aurre egiten. Klikatu bideoan. https://www.youtube.com/watch?v=l739dohwcco
Kasketaldiak
Familiekin egiten ditugun prestakuntza saioetan askotan irteten da kasketaldien gaia. Zer da kasketaldi bat? Emozio handiak askatzeko modu bat da. Normalean, estali gabeko beharrizan baten adierazpena da. Gehiegizko saturazioa; zerbaitek gainditu egiten baditu, eztanda egiten dute. Zer EZ da kasketaldia? Portaera txarra. Heziketa desegokia. Manipulazioa. Ondoren, une horiek hobeto kudeatzeko lagungarri izan daitezkeen irizpide batzuk […]
Teknologien erabilera osasungarria: aholkuak
Adin honetan, gazte gehienek badute mugikor propioa, eta beren objekturik preziatuena da. Kontuan izan behar dugu mugikorraren bidezeduki asko izan ditzaketela eskura, eta batzuk ez dira beren adinerako egokiak izango. Garrantzitsua da gure seme-alabekin erabileraegokiari buruz hitz egitea eta oinarrizko arau batzuk negoziatzea.Hemen dituzue aholku batzuk.