Ikasturte hasieratik, zuekin harremana izan dugula, badakigu ez direla hilabete errazak izan. Eta nahiz eta hainbat zailatsunak azaldu diren, Zorionak! egoera bakoitzaren aurrean erantzuna ematen jakin izan duzue eta. Orain, gelditzeko, arnasa hartzeko eta Gabonetako oporrak gozatzeko unea da, indarra hartzeko eta norberaren onena atera ahal izateko. Jai zoriontsuak opa dizkizuegu! Itzuli arte!
TAILERREN PROGRAMAZIOA (azaroa)
Tailer berriak! Aurrekoetan egin dugun bezala, 2021-2022 ikasturtea hasita, zuen seme-alabak hazten laguntzeko, tailer batzuk antolatu ditugu on-line modalitatean, eta zuen interesekoak izatea espero dugu. Hona hemen lehen hezkuntzarako gaiak: Ez, maite zaitudalako (arauak eta mugak). Hezkuntza emozionala (baliabideak). Eta bigarren hezkuntzarako: Nola hitz egin nire seme/alaba nerabearekin. Sare sozialek, nola eragiten diete gure seme-alabei? […]
Nola hitz egin zure seme-alabekin nerabezaroan? (2 saio)
Seguru aski, gure seme-alaba aurre-nerabe edo nerabeen bizikidetzaren ezaugarrietako bat harekin komunikatzeko dugun zailtasuna da: ”lehen baino gauza gutxiago kontatzen digu” ; ”gutxiago fidatzen da eta zuhurragoa da” ; ”gure zuzenketen eta komentarioren aurrean azkarrago haserretzen da” ; ”zaila da berarekin hitzarmenetara iristea” ; ”bere barruko atea histen digu”, … Beraiekin komunikatzeko premia larria dute. […]
Heziketa emozionala. (Baliabideak)
Zure seme-alaba haserretu egiten da eta ez dakizu zer egin? Goizetan, prestatzeak eta lanera garaiz iristeak estresa eragiten dizu? Tailer honetan emozioak egunero kudeatzeko tresna praktikoak landuko ditugu. Puntu gatazkatsuenak ikusiko ditugu eta bizikidetza errazteko irtenbide errazak bilatuko ditugu. Teoria trinkoetatik urrun, egunero sortzen diren gauza txikiak konpontzeko ariketak eta dinamikak modu erraz eta praktikoan […]