Talleres Aizufamiliak

FAMILIAN KOMUNIKAZIOA INDARTZEAREN GARRANTZIA

Zer eta nola komunikatzen dugun. Espazio lasai bat izatearen garrantzia gure seme-alabekin lasai hitz egin ahal izateko, eta hauek ere lasaitasunez hitz egin dezaten. Tailer honetan, familian komunikazioa hobetzeko tresnak aztertuko ditugu; limiteak era asertiboan nola jarri. Zigor eta ondorioen arteko ezberdintasuna ere aztertuko dugu. Data: 2022/11/24 Ordutegia: 11:00etatik-13:00etara edo 17:00etatik-19:00etara. Hizlaria: Gurutze Díez Izena […]

GURE SEME-ALABEN SEXUALITATEARI ARRETA ESKAINTZEA (HAUR-HEZKUNTZA)

Sexualitatea gizakiari datxekio jaiotzetik, eta, beraz, zuen bizitzaren parte diren izaki zoragarri horiek sexudun pertsona dira, egunez egun modu bakar eta errepikaezinean eraikitzen joango direnak. Beren burua ezagutzen, onartzen eta adierazten ikasiko dute, beren gorputza eta emozioak ulertaraziko dizkien autoestimu positiboa sortuz joateko moduan, errespetuan oinarritutako harremanak ezarriz beste pertsona batzuekin. Ibilera horretan funtsezkoa da […]

GURE SEME-ALABEKIN AUTORITATEA NOLA EZARRI

Askatasunean hezi daiteke?, Noraino utzi behar diegu?, Saritu behar da?, Eta zigortu? Zer egin dezakegu kasu egin diezaguten?, Ba al dugu autoritaterik?, Krisian dago? Nork gauzatzen du?, Erabakitasunez, koherentziaz jokatzen dugu?, Diziplinatuak gara?, Zenbateraino gara permisibo eta toleranteak?, Nork agintzen du?, Zelan agintzen dugu?, Zer da autoritatea?, Zeintzuk dira autoritatea ezartzeko gakoak?, Nola erabili era […]

FAMILIAN EMAN LITEZKEEN ALDAKETEN AURREAN NOLA JOKATU; DOLUA NOLA LANDU

Familia guztietan, bizitzaren momenturen batean, aldaketa garrantzitsuren bat suertatuko da, eta honek eragina izango du bai familiaren dinamikan eta baita bere kideen egoera emozional eta psikologikoan era bai (gurasoak, seme-alabak…). Neba-arreba baten jaiotzak suposatzen duen aldaketa, adopzioa, gurasoen banaketa, familiaren berreraikitzea, gaixotasun larriren bat suertatzea, senitartekoren baten heriotza…Badakigu nola jokatu gure seme-alabekin hauetariko aldaketaren bat […]