Hasiera

ESKERRIK ASKO!

Aizu! taldeak eta laguntzaile bakoitzak eskerrak eman nahi dizkizuegu online tailerretan parte hartzeagatik. Zuen lankidetzak eta ekarpenek tailerrak asko aberastu dituzte. Deialdiak izan duen erantzun onak erakusten duenez, horrelako prestakuntzek interes handia sortzen dute. Beraz, zuen balorazio eta iradokizun guztiak kontuan hartuta, dagoeneko hasi gara hurrengo tailerrak prestatzen. Laster argitaratuko dugu urtea amaitu baino lehen […]

Kaixo!

Familia maiteok, Blog honen xedea zera da: orain arte Barakaldoko ikastetxeetan egin dugun prebentzio lana etxeetara ere zabaltzea. Heziketa lana polita bezain zaila da, eta horretan lagundu nahi dizuegu. Egungo egoera kontuan izanda, une honetan ere zuen ondoan egon nahi dugu. Bat-batean, inoiz baino denbora gehiago ematen ari gara elkarrekin. Elkarbizitza oso pozgarria izan daiteke, […]

Pantailen eragina konfinamendu garaian

Inork ez digu kontatu nola bizi behar dugun konfinamendu garai berri hau. Lehen kezkatzekoa zen mugikorraren eta pantailen erabilera sutsuak, egoera honetan gorakada handia izan du, sare-sozialen eta bideo-joko anitzen deskarga masiboak erakusten duen moduan. Aldiz, guraso moduan, jokabideak eta erabilerak neurtzea eta kudeatzea lehen baino zailagoa izan daiteke. Emoki elkartetik, ondoko irizpideak edota kontuan […]

Ongi Etorri

Zuen seme-alaben hazkundearekin lotutako topaleku izateko asmoa duen espazio honetara ongi etorria ematen dizuegu. Ekimen honen helburu nagusia hazkuntzaren abentura ikaragarrian laguntzea da, eta aldi berean zuen prebentzio papera indartu arrisku egoera posibleen aurrean, baita osasuna sustatzeko jokabideak indartzea ere. Benetan uste dugu zuen seme-alaben garapenari lotutako alderdiak ezagutzeak euren jarrera eta jokabideak hobeto ulertzeko […]