3-5

Seme-alabekin komunikazioa hobetzeko estrategiak

Inork ez zuen esan erraza izango zenik. Batzuetan iruditzen zaigu ez garela gauza gure seme-alaben bihotzera iristeko. Eta pena, haserrea eta frustrazioa nahas-mahas ditugula, egunak joan eta egunak etorri, ez dugu jakiten zer egin modu osasungarri eta positiboan komunikatzeko. Garrantzitsua da ondo egiten duten horretan ipintzea fokua. Haien tokian jartzen bagara, zer-nola sentituko ginateke gure […]

Haurren beldurrak: “Beldurren kutxa”

  Haurren beldurrak kezkagarriak izaten dira gurasoentzat. Ohikoenak: iluntasunari beldurra, bakarrik lo egiteari edo egoteari, munstroei, mamuei… Helduoi kosta egiten zaigu ulertzea, baina txikienei hainbat beldur sortu ahal zaizkie etxean. Gurutze Díezek bideo bat prestatu digu azaltzeko haiekin beldurrei buruz nola hitz dezakegun, eta nola lagundu ahal diegun horiei aurre egiten.   Klikatu bideoan. https://www.youtube.com/watch?v=l739dohwcco  

Kasketaldiak

Familiekin egiten ditugun prestakuntza saioetan askotan irteten da kasketaldien gaia. Zer da kasketaldi bat? Emozio handiak askatzeko modu bat da. Normalean, estali gabeko beharrizan baten adierazpena da. Gehiegizko saturazioa; zerbaitek gainditu egiten baditu, eztanda egiten dute. Zer EZ da kasketaldia? Portaera txarra. Heziketa desegokia. Manipulazioa. Ondoren, une horiek hobeto kudeatzeko lagungarri izan daitezkeen irizpide batzuk […]

Helduok ere sentitzen dugu

Helduok karga handia daukagu egunotan: lana, haurrak, geure emozioen kudeaketa… eta hori guztia oreka galdu gabe, etxeko bizimodua lasaitasunez eramateko. Horregatik, garrantzitsua da norberarentzako tarteak edukitzea; musika entzuteko, gelan bakarrik lasai egoteko… deskonektatzen eta lasaitzen laguntzen duen edozer, aurrera jarraitzeko pilak kargatzeko. Geure burua zaindu behar dugu. Ondokoak ondo egoteko, guk ondo egon behar dugu. […]