0-2

Haurren beldurrak: “Beldurren kutxa”

  Haurren beldurrak kezkagarriak izaten dira gurasoentzat. Ohikoenak: iluntasunari beldurra, bakarrik lo egiteari edo egoteari, munstroei, mamuei… Helduoi kosta egiten zaigu ulertzea, baina txikienei hainbat beldur sortu ahal zaizkie etxean. Gurutze Díezek bideo bat prestatu digu azaltzeko haiekin beldurrei buruz nola hitz dezakegun, eta nola lagundu ahal diegun horiei aurre egiten.   Klikatu bideoan. https://www.youtube.com/watch?v=l739dohwcco  

Helduok ere sentitzen dugu

Helduok karga handia daukagu egunotan: lana, haurrak, geure emozioen kudeaketa… eta hori guztia oreka galdu gabe, etxeko bizimodua lasaitasunez eramateko. Horregatik, garrantzitsua da norberarentzako tarteak edukitzea; musika entzuteko, gelan bakarrik lasai egoteko… deskonektatzen eta lasaitzen laguntzen duen edozer, aurrera jarraitzeko pilak kargatzeko. Geure burua zaindu behar dugu. Ondokoak ondo egoteko, guk ondo egon behar dugu. […]

Familia elkarbizitza Covid-19 garaian

Eguneroko bizimoduan etenaldi bat egin behar izan dugu. Egun askotan ozta-ozta gurutzatzen ginen etxetik gure seme-alabekin eta bikotearekin, baina, bat-batean, 24 orduz elkarrekin egotera pasa gara. Egoera berezia da eta emozioak pil-pilean daude: beldurra, ziurgabetasuna… eta gure seme-alabak eta senideak BERRIRO EZAGUTU beharra tokatu zaigu. Kasu batzuetan, geure burua BERRIRO EZAGUTZEA ere tokatu zaigu. Krisi […]