GURE SEME-ALABEN SEXUALITATEARI ARRETA ESKAINTZEA (HAUR-HEZKUNTZA)

Sexualitatea gizakiari datxekio jaiotzetik, eta, beraz, zuen bizitzaren parte diren izaki zoragarri horiek sexudun pertsona dira, egunez egun modu bakar eta errepikaezinean eraikitzen joango direnak.

Beren burua ezagutzen, onartzen eta adierazten ikasiko dute, beren gorputza eta emozioak ulertaraziko dizkien autoestimu positiboa sortuz joateko moduan, errespetuan oinarritutako harremanak ezarriz beste pertsona batzuekin.

Ibilera horretan funtsezkoa da familian lantzen dugun laguntza, eta, ahalik eta hobekien egiteko, funtsezkoa da geure burua prestatzea; izan ere, pertsona guztiok egiten dugu sexu-heziketa (balioak transmitituz, jarreren bidez), nahiz eta batzuetan ez garen horretaz jabetzen, eta hori are ohikoagoa da lehen haurtzaroan; izan ere, harremanez eta arriskuez hitz egiten ez diegunean, pentsa dezakegu ez garela sexu-hezkuntza egiten ari, baina bai, ez baitugu ahaztu behar sexudun pertsonak direla eta sexualitatea praktiketatik askoz haratago doan dimentsioa dela.

Bidelagun onak izateko ezagutza eta hausnarketarako gonbidapena da hitzaldi hau.

Data: 2023/01/25

Ordutegia: 11:00etatik-13:00etara edo 17:00etatik-19:00etara

Hizlaria: Maider García.

Izena eman hemen

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude