Batzuetan, gure seme-alabak zailtasunak azaltzen dituzte institutuko taldean integratzeko, bere adiskide edo/eta lagunek baztertzen dituztelako, kontutan hartzen ez dituztelako edo zirikatzen dituztelako edo esaten digute “bazilatzen” dietela edo ez dietela deitzen “ateratzeko”, … eta horregatik sufritzen ikusten ditugu, … Edo agian, geure seme-alabek dira egoera horiek “eragiten” dituztenak” … Harremanak izaten al dituzte sare sozialetan, nola?
Elkarbizitzaren egoera gatazkatsu horien aurrean, ba al dakigu egoera horien “normaltasuna” baloratzen?; nola jokatu behar dute gurasoek?; parte hartu behar dute?; noraino?; zer jarrera dira desegokiak?, …