Gaur bakoitzaren beharrizanek elkarbizitzan nola eragin dezaketen ikusten hasiko gara. Zenbat aldiz entzun dugun esaten “Behar dut!”. Iragarkiek orain behar ditugun gauzei buruzko azalpenak ematen dizkigute. Gure aiton-amonek, seguru aski, ez lukete jakingo zertarako diren ere. Orduan, benetan behar al ditugu?
Ikus dezagun “Arrantzale mexikarraren parabolaren” ipuina. Carlos Taiborena da, egokitua.
Kostaldeko herri batean, bertako pertsona bat erdi lo dago itsasertzean.Turista bat hurbildu zaio, hitz egiten hasi dira, eta galdetu dio:
-Eta zuk, zertan egiten duzu lan? Zein da zure ogibidea?
-“Arrantzalea naiz”, erantzun dio.
-“Kontxo, lan gogorra da hori”, erantzun dio turistak.
-“Zenbat ordu egiten dituzu lan egunean?”
-“Egunean bi edo hiru orduz egiten dut arrantza”.
-“Pare bat orduz?” “Eta zer egiten duzu gainerako denboran?”
-“Beno, Berandu altxatzen naiz, pare bat orduz arrantza egiten dut, nire seme-alabekin jolasten dut, nire emaztearekin siesta egiten dut, eta, iluntzean, lagunekin irteten naiz garagardo batzuk edan eta gitarra jotzera”.
-“Baina, zergatik ez duzu lan gehiago egiten? Egingo bazenu, urte pare batean ontzi handiagoa bat izango zenuke”.
-Eta, zertarako?
-Aurrerago, lantegi bat jar zenezake hemen, herrian.
-Eta, zertarako?
-Denbora batera, bulego bat jarri ahal izango zenuke hirian.
-Eta, zertarako?
-Urte batzuetara Estatu Batuetan eta Europan ordezkaritzak izango zenituzke.
-Eta, zertarako?
-Zure enpresako akzioek burtsan kotizatuko lukete, eta gizon aberatsa izango zinateke.
-Eta hori guztia, zertarako? – galdetu zuen mexikarrak.
-Beno, horrela, 65 edo 70 urte dituzunean, erretiroa hartu eta herrira itzuli ahal izango zinateke; berandu altxatu, pare bat orduz arrantzan egin, bilobekin jolastu, emaztearekin siesta egin, eta iluntzean laguntzekin irteteko, garagardoak edan eta gitarra jotzera.
Ipuina irakurri ostean:
Momenturen batean konturatu zara zure gertukoekin egoteari edo gustuko gauzak egiteari uko egin diozula, “beharrizan” zehatz bati erantzuteko (bidaia luze bat urrutira, auto garestiago bat, arropa hobea…)?
Zer gertatuko litzateke beharrizan hori lortu ezean?
Konfinamenduan, familia elkarbizitzak erakutsi digu gehien baloratzen duguna gure arteko konpainia dela, bestelako beharrizan gehigarririk gabe.
Zer egin dezakegu gure arteko konpainia hori mantentzeko?
Saioa Albizuri Lauzirika
Gestalt terapeuta, aholkularia eta dinamizatzailea.