Adikzioen prebentziorako haur eta nerabeen informazio eta akonpainamendu zerbitzua gara.
Lantaldea hiru aholkularik osatzen dute. Beren lana profesionalei nahiz Barakaldoko lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako irakasleei dago zuzendua. Horrez gain, lantaldean hiru gizarte-hezitzaile daude, 12-18 urte bitarteko gazteekin esku hartzen dutenak. Koordinaziorako langile bat ere badu taldeak.
Gune honen helburua zuen seme-alaben hazkuntzari buruzko aldeak ezagutzeko topalekua izatea da. Helburu nagusia zuei laguntzea da hazkuntzaren abentura zoragarri horretan, eta aldi berean, izan daitezkeen jokabide arriskutsuen kontra betetzen duzuen prebentzioko eginkizuna sendotzea, bai eta osasun-jokabideak sustatzeko duzuen gaitasuna bultzatzea ere.
Zerbitzuaren beste zenbait ildo:
Irakasleak:
Aholkularitza, adikzioen prebentziorako orientazioa eta prestakuntza espezifikoa eskaintzen dugu.
Ikasgelan harreman-zailtasunak eta adikzioen prebentzioa lantzeko materiala diseinatu eta eratzen dugu.
Ikasleak:
Atariko garaian eta jangelako orduan hezkuntza arloko presentzia mantentzen dugu Barakaldoko bigarren hezkuntzako 8 ikastetxetan, esku-hartze indibidual nahiz taldekoak eginez.
Bestalde, ikasgelaren barnean prebentzio-tailerrak egiten ditugu berdinen arteko harremanekin, gizarte-sareekin edota drogekin lotutako gai ezberdinen inguruan, hala lehen hezkuntzan nola bigarren hezkuntzan.
Familiak:
Familiei aholkularitza eta orientazioa ematen diegu, eta formakuntza-tailerrak ere eskaintzen dizkiegu edozein garapen garaitan dauden seme-alaben gurasoei, haur hezkuntzatik batxilergora. (Aizu familiak tailerrak)
Lokala:
Heziketa taldeak egiten dira, nerabezaroari dagozkion gai eta kezkak jorratzen direlarik.
Halaber, alkohol eta kalamuarekin lotutako zigor administratiboen aldean alternatiboak diren neurriak hartzen ditugu, esate baterako, akonpainamendu indibidualak eta nerabeen zalantza eta eskaeren arreta.