“Zeure alde apustu egin” kanpaina aurkeztu nahi dizuegu; gazteen artean ludopatia prebenitzeko kanpaina berria.
Ekimen honek joko konpultsiboaren inguruko hausnarketa egitea du helburu, alarma seinaleak identifikatzen laguntzea eta arazo hau duten gazteei eskura dauden baliabideen inguruko informazioa luzatzea.
Ausazko jokoen erabileraren gorakada bat eman da gazteen artean, aisialdian dirua irabazteko erabiltzen dutelarik, honek adikzioa sortzeko arrriskua sortuz. Honek familiarteko harremanetan, harreman sozialetan eta arlo ekonomikoan eragina duelarik.
“Zeure alde apustu egin” euskadiko gazteen artean ausazko jokoaren arazoari aurre egiteko diseinatutako programa da, hezkuntza, prebentzioa eta sentsibilizazioa sustatuz.
Helburu honekin, Aizu zerbitzutik, a 90º erakundearekin elkarlanean, escape room bat antolatu dugu honako egun hauetan: azaroak 20, 21 eta 22 arratsaldez (17:00etatik-21:00etara) eta azaroak 23 eta 24 goizez eta arratsaldez (10:00etatik-14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara) anaien parkean, CISen ondoan (Topaleku).
Jarduera hau 14 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, 20-25 minutuko iraupena izango du talde bakoitzeko eta taldeak gehienez 4 pertsonatakoak izango dira.
Izena emateko kartelean agertzen den QR kodea eskaneatu eta bertan agertzen den inprimakia bete behar da.
Edozein zalantza edo argibide behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan honako telefonoetan: 94 478 92 73 / 94 478 96 44.
escape-room-barakaldo-euskera