Sexualitatea gizabanako guztion berezko ezaugarria da jaiotzez. Lehen Hezkuntzako umeak sexudunak dira eta oinarri hori hartuta egingo dugu formakuntza hau.
Sexuatze prozesua, gizaki sexudun gisa eraikitzeko prozesua, dinamiko eta aldakorra da, hortaz pertsona bakoitzak modu bakarra eta errepikaezina izango du, aniztasun ederra sortuz gizakion artean. Umeak beraien burua ezagutu, onartu eta modu egokian azaltzeko gaitasuna landuz joango dira eta modu honetan bere gorputza eta emozioak ulertu eta besteekin harreman positiboak sortzen lagunduko dien autoestimu sendoa osatuz joango dira. Familia, prozesu honetan zehar, bidelagun nagusia da eta horregatik gure formakuntza ezinbestekoa da.Pertsona guztiok sexuen hezkuntza egiten dugu (balioak igorriz, jarreren bidez,…), nahiz eta askotan egiten ari garela konturatu ez, are gehiago umeak direnean. Horregatik oso garrantzitsua da haurren hezkuntzan ari garenok transmititzen ditugun balio, estereotipo, aurreritzi eta jarreren inguruko hausnarketa egitea.
Saio honetan Sexuatze prozesua, oinarrizko kontzeptuak, sexualitatearen aniztasuna (identitateak, desioaren orientazioa, sexu adierazpena…), honen inguruko hausnarketa eta hau guztia egoki lantzeko hainbat gako eta baliabide partekatuko ditugu, familiek berauen umeen ezaugarriak, beharrak eta interesak kontuan hartuz hezten laguntzeko.
Data: 2025/01/28.
Ordutegia: 17:00etatik-19:00etara.
Hizlaria: Maider García de Vicuña (Emaize).
Irudia hemendik hartuta https://www.freepik.es/foto-gratis/ninos-manos-alto_3606672.htm#fromView=search&page=1&position=15&uuid=5d381a90-9a81-4e25-b73f-bcc88c6a5670