GURE SEME-ALABEN SEXUALITATEARI ARRETA ESKAINTZEA

Sexualitatea gizakiari datxekio jaiotzetik, eta, beraz, zuen bizitzetako parte diren nerabe zoragarri eta harrigarri horiek sexudun pertsonak dira, egunez egun modu bakar eta errepikaezinean eraikitzen ari direnak.

Beren burua ezagutzen, onartzen eta adierazten ikasten ari dira beren bizitzako etapa berri batean, beren ezaugarri espezifikoekin. Beren gorputza eta emozioak ulertzeaz gain, funtsezko garaia da autoestimurako eta pertsonen arteko harremanetarako, eta norberaren eta besteen errespetuak ongizate handiagoa emango die.

Familiak laguntza positiboa ematea funtsezkoa da, eta prestakuntzak lagundu egingo digu; izan ere, pertsona guztiok egiten dugu sexu-heziketa (balioak transmitituz, jarreren bidez), nahiz eta batzuetan ez garen jabetzen. Gure nerabezarotik urrun eta deskonektatuta dagoen helduaroko begiradak urrundu egiten gaitu haiek ulertzetik eta haiekin batera joan ahal izatetik, eta, beraz, berebiziko garrantzia du horri buruz hausnartzeak. Gainera, gure beldurrek harremanei eta arriskuei buruz soilik hitz egitera eraman gaitzakete, sexualitatearen dimentsio zabala ahaztuz.

Bidelagun onak izateko ezagutza eta hausnarketarako gonbidapena da hitzaldi hau.

Data: 2023/02/08.

Ordutegia: 11:00etatik-13:00etara edo 17:00etatik-19:00etara.

Hizlaria: Maider García.

Eman izena hemen

Irudia hemendik hartuta: <a href=”https://www.freepik.es/foto-gratis/feliz-grupo-amigos-manos-juntas-medio_9278287.htm#query=EDUCACI%C3%93N%20SEXUAL&position=47&from_view=search&track=sph”>Imagen de standret</a> en Freepik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude