Tailer berriak!
Aurrekoetan egin dugun bezala, 2022-2023 ikasturtea hasita, zuen seme-alabak hazten laguntzeko, hainbat tailer on-line modalitatean antolatu ditugu, eta zuen interesekoak izatea espero dugu.
Haur hezkuntzarako gai hauek ditugu:
- Haurren beldurrak eta haserreak kudeatzea.
- Haurtzaroan ohitura osasuntsuak nola sortu.
- Familian komunikazioa indartzearen garrantzia.
- Gure seme-alaben sexualitateari arreta eskaintzea.
Lehen hezkuntzarako gai hauek ditugu:
- Gure seme-alabekin autoritatea nola ezarri.
- Familian eman litezkeen aldaketen aurrean nola jokatu; dolua nola landu.
- Teknologia berrien eragina gure seme-alabengan.
- Gure seme-alaben sexualitateari arreta eskaintzea.
Tailerrak Zoom plataformaren bidez emango dira, eta behin izena emanda, tailerraren aurreko egunetan, esteka helaraziko zaizue, konektatu ahal izan dezazuen.
Gaurtik aurrera, izena emateko epea zabalik dago, plazak bete arte; beraz, ez itxaron izena emateko azken unera arte.
Tailer bakoitzari buruzko informazio gehiago izateko eta izena eman ahal izateko, klik bat baino ez duzue egin behar gorago agertzen diren lerroetako izenburuetan.
Zalantzarik izanez gero, idatzi helbide honetara: aizufamiliak.barakaldo@gmail.com edo telefonoz deitu: 94 478 96 44 / 94 478 92 73. Pozik argituko dizkizuegu dauzkazuen zalantza guztiak!
CARTEL TALLERES FAMILIAS