Sare sozialek…, nola eragiten diete gure seme-alabei?

Hauxe da tailer horren helburua: familiekin lantzea nola eragiten dien teknologiak gure portaerei, gure emozioei eta harremanak eraikitzeko moduari. Haurren eta nerabeen garapenean gaur egun izaten duen eragina bereziki jorratuko dugu.
Bi orduko saioetan lan egingo dugu familiekin. Parte-hartzea eta hausnarketa hartuko dira kontuan, parte-hartzaileek planteatuko dituzten ideietan oinarrituta.

Honako gai hauek landuko ditugu:

  • Internet eta pantailen erabilera orokorra
  • Gehien erabiltzen dituzten sare sozialak eta horien ezaugarri nagusiak
  • Konfigurazioa eta pribatutasuna sare sozialetan
  • Alderdi emozionalak eta harremanetakoak testuinguru digitaletan
  • Sare sozialen erabilera arautzeko jarraibideak

Hizlaria: Jone Zalduegi (Emoki)

Data: Azaroaren 25a

Ordua: 11:00-13:00 edo 17:00-19:00

Izena eman hemen!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude