Uda hurbil dago, eta familia askok egongo zarete pentsatzen zer egin dezaketen zure seme-alabek uda aprobetxatzeko. Baina ez ahaztu, aprobetxatzeaz gain, haurrek ere gozatu egin behar dutela! Bereziki aurten, guztiontzat hain gogorra izan den urte honetan. Zorionez, badira bi helburu hauek biltzen dituzten hainbat aukera: ikaskuntza eta dibertimendua.
Udalekuak dira horren adibiderik onena. Haize freskoaren arnasa dira eurentzat, mila abentura biziko dituzte eta hainbat onura ekarriko dizkiete. Zalantzarik gabe, maitasunez gogoratuko dituzte , eta oso baliogarriak izango dira haien garapenerako.
Horrelako kanpamentu batean parte hartzeak aukera ematen die beren sare soziala zabaltzeko eta beren adineko haur asko ezagutzeko eskola-testuingurutik kanpo. Haiekin egunerokoan bizitzeak etengabeko aukerak ematen dizkie beren trebetasun sozialak indartzeko.
Beste alde batetik, gurasoengandik urrun egoteak erabaki txikiak hartzera bultzatuko ditu, beren burua zaintzeko autonomia lortuz. Zein arropa jantzi, norberaren higienea zaindu, motxila prestatu txango baterako… Esperientzia horiek beren buruarengan konfiantza hartzen eta autoestimua hobetzen lagunduko diete. Era berean, kanpalekuetan ezinbestekoa da ordena jarraitzea, errutina batzuk izatea, denak behar bezala funtziona dezan. Hori dela eta, haurrek beren gauzak txukun mantentzen eta ezarritako errutinetara egokitzen ikasiko dute.
Bestalde, aire zabaleko ekintza ugari egingo dituzte, kirolak, dantza, animaliak zaindu… Oraindik ezagutzen ez dituzten eta agian etorkizunean garatzen jarraitu dezaketen hainbat diziplina deskubritzen lagunduko diete.
Hori gutxi balitz, azken urte honetan guztion bizitzan izan diren tresna elektronikoetatik deskonektatzea lortuko dute. Jarduerek, lagun berriei eta estimulu ugariei esker ez dute Interneten falta izango.
Erantzukizuna, autonomia, sozializazioa, talde-lana, tolerantzia… Horiek dira dibertitzen diren aldi berean ikasiko dituzten balioetako batzuk. Langile adituek gainbegiratuko dituztenez beti, ondo zainduta egongo dira.
Anima zaitezte zuen seme-alabei proposatzera: gustatuko zaie, ziur!