Sei urterekin erdibideko haurtzaroa hasten da, gutxi gorabehera hamabi urterekin amaitu eta pubertaroari hasiera ematen diona. Epealdi hau hastean haurrak oso aktiboak dira, etengabe mugitzen dira, korrika, jauzi… egiten dute. Gainera, euren gaitasunetaz harro daude eta begiratzea eta euren lorpenak goraipatzea nahi dute. Esne-hortzak erortzen zaizkien epea da ere, Perez sagutxoa etortzen dena… Baina aldaketa handiena da nagusien eskolan hasten direla!
Gaur egun adin horretarako gehienak haurtzaindegietan edo haurreskolan eskolatuta egon diren arren, orain jauzia emango dute.
Esperientzia eta ikasketa berriez betetako garai baten hasiera da. Betiko markatuko dituzten bizipen ahaztezinak izango dira. Eta metodologia orain arte egiten zutenaren antzekoa bada ere, egokitu beharreko nolabaiteko ordutegi egitura dago. Aldaketa honek askotan gurasoak arduratzen ditu, ez dakitelako zentro handiago batean, irakasle berriei, ikaskide berriei…egokitu diren. Baina adin horretan gauza berriak esperimentatu eta deskubritzeko grina dute. Eta zuek, aita eta ama, prest zaudete?
Erdibideko haurtzaroa zuen seme-alabek aurrerapen handiak egingo duten epealdi luzea da. Garapenean egiten dituzten aurrerapen hauek azalduko dizkizuegu, eta epealdi honetan nola lagundu ahal diezuen.