200 familia baino gehiagok hartu duzue parte 2021-2022 ikasturte honetan antolatutako tailerretan. Eskerrik asko parte hartzeagatik eta zuen bizipenekin eta ekarpenekin aberasteagatik! Espero dugu proposatutako gaiak zuen interesekoak izana eta egunerokoan baliagarriak izatea. Datorren ikasturtean, tailerretarako proposamen berriekin itzuliko gara, eta aurrekoetan bezala, zuen iradokizun eta eskaera guztiak hartuko ditugu kontuan. Berriro elkar aurkitzeko irrikaz! […]
Nola jokatu seme-alaben droga-kontsumoaren aurrean
Data: 2022/05/12 Ordutegia: 11:00etatik 13:00ak arte edo 17:00etatik 19:00ak arte Hizlaria: Juan Carlos Alonso Gurasoak kontziente al gara gure seme-alabek drogak kontsumitzeko dituzten ohiturez?, zein adinetan hasten dira kontsumitzen?, zein ingurunetan? Zein arrisku-faktorek bultzatzen dute kontsumoa?, nola jokatu hori saihesteko? Eta nola jokatu gure seme-alabek noizbehinkako kontsumoa edo erregularra badute (jaietan, botiloiak…)? Galdera horiek argitu […]
NERABEZAROAN SARTZEA: ZER GERTATZEN ZAIE? NOLA BIZI DUGU HELDUOK?
Data: 2022/05/18 Ordutegia: 11:00etatik 13:00ak arte edo 17:00etatik 19:00ak arte Hizlaria: Yarima Etxeberria Gure haurrak hazi egin dira eta nerabezarora iritsi gara… Eta orain zer? Orain, adi egon behar dugu, beren aldaketak ikusteko, eta era berean, haien erreakzio asko, ulertezinak edo urrunak izan daitezkeenak, naturalak direla ulertzeko; beren “ni haurra” delakotik bereizten ari direla adierazten […]
GURE SEME-ALABEN BELDURRAK KUDEATZEKO TRESNAK
Data: 2022/05/09 Ordutegia: 11:00etatik 13:00ak arte edo 17:00etatik 19:00ak arte Hizlaria: Gurutze Díez Gure seme-alabengan eta gugan beldurra oso presente dagoen garai hauetan, inoiz baino beharrezkoagoa da horiek kudeatzeko tresnak izatea. Tailer honetan haiengan zentratuko gara eta horiei aurre egiteko hainbat modu ikusiko ditugu. Arnasketak, irakurketak eta familian egiteko ariketa praktikoak. Interesatzen bazaizue, izena eman […]