Teknologia berriak gure seme-alaben egunerokotasunean oso ohikoak dira; etxean, eskolan eta kalean. Guraso bezala, bagaude trebatuta eta informatuta teknologia horien inguruan gure seme-alabak hezitzeko? Kontziente gara hauek gure seme-alabengan daukaten eraginaz eta sortzen dituzten arriskuez? Oinarrizkoa da irizpide argiak izatea teknologia berrien erabileraren aurrean: mugikorra, bideojokoak, sare sozialak,…gure gizartean gero eta zabalduago dagoen hauenganako adikzioa […]
Talleres Aizufamiliak
GURE SEME-ALABEN SEXUALITATEARI ARRETA ESKAINTZEA (LEHEN HEZKUNTZA)
Sexualitatea gizakiari datxekio jaiotzetik, eta, beraz, zuen bizitzaren parte diren izaki zoragarri horiek sexudun pertsonak dira, egunez egun modu bakar eta errepikaezinean eraikitzen joango direnak. Bere burua eta besteena ezagutzen, onartzen eta adierazten ikasten ari dira. Hazkunde- eta aldaketa-aldi batean, are gehiago 9-10 urtetik aurrera, bere gorputza eta emozioak ulertzea bermatzailea izango da beste pertsona […]
Eskerrik asko!
200 familia baino gehiagok hartu duzue parte 2021-2022 ikasturte honetan antolatutako tailerretan. Eskerrik asko parte hartzeagatik eta zuen bizipenekin eta ekarpenekin aberasteagatik! Espero dugu proposatutako gaiak zuen interesekoak izana eta egunerokoan baliagarriak izatea. Datorren ikasturtean, tailerretarako proposamen berriekin itzuliko gara, eta aurrekoetan bezala, zuen iradokizun eta eskaera guztiak hartuko ditugu kontuan. Berriro elkar aurkitzeko irrikaz! […]
Nola jokatu seme-alaben droga-kontsumoaren aurrean
Data: 2022/05/12 Ordutegia: 11:00etatik 13:00ak arte edo 17:00etatik 19:00ak arte Hizlaria: Juan Carlos Alonso Gurasoak kontziente al gara gure seme-alabek drogak kontsumitzeko dituzten ohiturez?, zein adinetan hasten dira kontsumitzen?, zein ingurunetan? Zein arrisku-faktorek bultzatzen dute kontsumoa?, nola jokatu hori saihesteko? Eta nola jokatu gure seme-alabek noizbehinkako kontsumoa edo erregularra badute (jaietan, botiloiak…)? Galdera horiek argitu […]