Talleres Aizufamiliak

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO FAMILIEI ZUZENDUTAKO TAILERRAK 2022-23

Tailer berriak! 2022-23 ikasturteko Aizu Familiak programazioari jarraipena emateko asmoz, zuen seme-alabak hazten laguntzeko, hainbat tailer on-line modalitatean antolatu ditugu, eta zuen interesekoak izatea espero dugu. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako gai hauek ditugu: Maitasuna, komunikazioa eta mugak: nerabezaroan familia harreman osasuntsua lortzeko osagaiak. Gure seme-alaben sexualitateari arreta eskaintzea. Nerabeak, mugikorra aldean egun osoan! Teknologia berrien erabileraren […]

MAITASUNA, KOMUNIKAZIOA ETA MUGAK: NERABEZAROAN FAMILIA HARREMAN OSASUNTSUA LORTZEKO OSAGAIAK

Nerabezaroa: ume izatetik nerabe izatera pasatzen diren garapen-aldia; bertan, aldaketak, deskubrimenduak,  erronkak eta eszenatoki berriak biziko dituzte, eta gurasoek beraiekin batera biziko ditugu horiek ere. Garai liluragarria, bizia eta polita izango da,  zailtasunez eta galderez josia. Nola komunikatu eta harremanetan jarri nerabeekin? Nola ezarri arrisku egoeretatik kanpo mantenduko dituzten mugak eta, aldi berean, beraien autonomia […]

GURE SEME-ALABEN SEXUALITATEARI ARRETA ESKAINTZEA

Sexualitatea gizakiari datxekio jaiotzetik, eta, beraz, zuen bizitzetako parte diren nerabe zoragarri eta harrigarri horiek sexudun pertsonak dira, egunez egun modu bakar eta errepikaezinean eraikitzen ari direnak. Beren burua ezagutzen, onartzen eta adierazten ikasten ari dira beren bizitzako etapa berri batean, beren ezaugarri espezifikoekin. Beren gorputza eta emozioak ulertzeaz gain, funtsezko garaia da autoestimurako eta […]

NERABEAK, MUGIKORRA ALDEAN EGUN OSOAN! TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERAREN KUDEAKETA FAMILIAN

Nerabe eta helduok teknologia berriak eta sare sozialak barneratuta ditugu  gure egunerokoan, eta eurak aro digital honetan hazten ari dira. Noiz erabiltzen ditugun aztertuko dugu, zertarako erabiltzen ditugun, abantailak eta desabantailak… Sortzen dizkiguten emozioak identifikatuko ditugu,  baita gure seme-alabak mugikorra edo sare sozialen bitartez komunikatzen direnean sentitzen ditugun emozioak ere.  Nola sustatu ditzakegu babes faktoreak […]