Helduok karga handia daukagu egunotan: lana, haurrak, geure emozioen kudeaketa… eta hori guztia oreka galdu gabe, etxeko bizimodua lasaitasunez eramateko. Horregatik, garrantzitsua da norberarentzako tarteak edukitzea; musika entzuteko, gelan bakarrik lasai egoteko… deskonektatzen eta lasaitzen laguntzen duen edozer, aurrera jarraitzeko pilak kargatzeko. Geure burua zaindu behar dugu. Ondokoak ondo egoteko, guk ondo egon behar dugu. […]
6-11
Familia elkarbizitza Covid-19 garaian
Eguneroko bizimoduan etenaldi bat egin behar izan dugu. Egun askotan ozta-ozta gurutzatzen ginen etxetik gure seme-alabekin eta bikotearekin, baina, bat-batean, 24 orduz elkarrekin egotera pasa gara. Egoera berezia da eta emozioak pil-pilean daude: beldurra, ziurgabetasuna… eta gure seme-alabak eta senideak BERRIRO EZAGUTU beharra tokatu zaigu. Kasu batzuetan, geure burua BERRIRO EZAGUTZEA ere tokatu zaigu. Krisi […]
Nagusien eskolara!
Sei urterekin erdibideko haurtzaroa hasten da, gutxi gorabehera hamabi urterekin amaitu eta pubertaroari hasiera ematen diona. Epealdi hau hastean haurrak oso aktiboak dira, etengabe mugitzen dira, korrika, jauzi… egiten dute. Gainera, euren gaitasunetaz harro daude eta begiratzea eta euren lorpenak goraipatzea nahi dute. Esne-hortzak erortzen zaizkien epea da ere, Perez sagutxoa etortzen dena… Baina aldaketa […]