Gaur berri onak ditugu. Espainiar estatuan murrizketa gehiago iragarri dira ausazko jokoen publizitate eta sustapenaren inguruan. Espero dugu, esan duten moduan, lege berri hori laster egotea indarrean eta herritar guztiak eta bereziki adingabeak babestu ahal izatea, haiek baitira babesgabeenak gaitz honen aurrean. Gogorarazi nahi dizuegu Aizu! Taldean adituak garela prebentzio arloan, eta zuen esku gaudela […]
12-18
Teknologien erabilera osasungarria: aholkuak
Adin honetan, gazte gehienek badute mugikor propioa, eta beren objekturik preziatuena da. Kontuan izan behar dugu mugikorraren bidezeduki asko izan ditzaketela eskura, eta batzuk ez dira beren adinerako egokiak izango. Garrantzitsua da gure seme-alabekin erabileraegokiari buruz hitz egitea eta oinarrizko arau batzuk negoziatzea.Hemen dituzue aholku batzuk.
Helduok ere sentitzen dugu
Helduok karga handia daukagu egunotan: lana, haurrak, geure emozioen kudeaketa… eta hori guztia oreka galdu gabe, etxeko bizimodua lasaitasunez eramateko. Horregatik, garrantzitsua da norberarentzako tarteak edukitzea; musika entzuteko, gelan bakarrik lasai egoteko… deskonektatzen eta lasaitzen laguntzen duen edozer, aurrera jarraitzeko pilak kargatzeko. Geure burua zaindu behar dugu. Ondokoak ondo egoteko, guk ondo egon behar dugu. […]
Non dago nire seme-alaba?
Ia konturatu gabe zuen seme-alaba nerabea da. Duela lau egun zuekin disfrutatzen zuen haur bat zen, miresten zizuena eta publikoki laztanak ematea uzten zizuen. Baina egun batetik bestera bihurri bihurtu dela, etengabe desafiatzen zaituztela eta bizitza izorratzen diozuela dio… Ongi etorriak nerabezarora! Errebeldia, egozentrismoa, emozioen intentsitatea, beste alderdi batzuekin batera oinarrian nortasuna bilatzea markatzen duen […]