Azken urteetan, eguneroko bizitzan erabiltzen dugun pantaila kopurua asko handitu da. Haurrek gailu horiekin ematen duten denborak zuzenean eragiten du beren garapen psikologikoan eta ikasteko gaitasunean. Horregatik, 0 eta 2 urte bitarteko haurrek pantailen erabilera osasungarria egiteko aholku batzuk eman nahi dizkizuegu.
0-2
0-2 / Garapena
Abentura hasiko da!
Bederatzi hilabete daramazue zain, eta dagoeneko hemen dago. Ziurrenik denbora guzti hau haurren zaintza eta beharren gaineko liburu eta informazio ugari irakurtzen eman duzue, eta hala ere egoera berri honek izutzen zaituzte. Lasai, normala da. Zuen bizitza erabat aldatuko duen garai berri baten hasieran zaudete, eta horri aurre egiteak askotan ziurgabetasuna eta ezezagunari beldurra dakar. […]