All Posts By: Aizu!

Ikastetxeetara itzuli gara… Eta berriz ere ziurgabetasuna

Ongi etorri, familiak. Hemen gara berriz! Espero dugu denok ondo egotea eta udan atseden hartu izana, aurretik dugun ikasturte arraro honi indarrez aurre egiteko. Ikasturte hasieran urduritasuna eta ziurgabetasuna izaten dira, baita zalantzak ere: Zein gela tokatuko zaigu aurten?, nor izango da tutorea?, prest daukagu material guztia?, eta uniformea…? Hori dena gutxi balitz, aurten beste […]

Eskolako adikzio berriak

Jarraian aurkezten dizuegun artikuluan IDD institutuak bigarren hezkuntza, batxilergo eta lanbide hezkuntzako ikastetxetan ikasleek telefono mugikorren, Internet, online jokoen edota tabako eta alkoholaren kontsumoaren erabilerari dagokionez izandako azturen aldaketen inguruan egindako txosten bateko datuak jasotzen dira. Zuen interesekoa izango delakoan: Jarraitu irakurtzen (Iturria: www.elcorreo.com)

Bizikidetza bakardadean

Ezin da bizikidetzaren aldeko hautua egin bakardadean! Ikastetxetako adikzioetako prebentzioan aholkulari modura jorratzen dudan eginkizunean, joan den ikasturtean lehen hezkuntzako nahiz bigarren hezkuntzako irakasleekin bizikidetzarekin lotuta topatzen ari ziren zailtasunei buruz hitz egiteko aukera izan nuen. Erronkak irakasleek dituzte, baina baita familiek eta, noski, ikasleek ere, baina auzoa, hiria eta, horrenbestez, gizartea ere erronka horren […]