Kaixo guztioi! Azkenean hemen da tailerren programazio berria. Klikatu tailer bakoitzaren izenburuan informazio gehiago ikusteko. Zalantzarik izanez gero, aizufamiliak.barakaldo@gmail.com idatz dezakezue, edo 94 478 96 44 telefonora deitu, pozik argituko ditugu zuen zalantza guztiak. Your browser does not support the video tag.
All Posts By: admin
Nola erabili sariak eta zigorrak?
Seguru baietz. Guraso edo, orokorrean, hezitzaile moduan, behin edo behin galdera hau egin diozula zeure buruari: Nire seme-alaba hezterakoan, sariak eta zigorrak erabili behar al ditut?; “Txintxo portatzen denean edo nire esandakoari kasu egiten dioenean saritu egin behar al dut?, nola? edo, alderantziz, gaizki portatzen denean edo kasu egiten ez didanean, zigortu behar al dut?”. […]
Gurasoentzako autozainketa
Zenbat aldiz entzun dugu esaldi hori? Baina, zenbat aldiz aplikatu diogu geure buruari? Guraso garen aldetik, seme-alaben beharretan adi egoten gara, eta, horregatik, batzuetan geure buruaz ahaztu egiten gara. Dena egin dezakegula uste dugu, baina ordutegiek, otorduek, eskolaz kanpoco jarduerek eta bestelako ekintzak estresa sortzen digute eta estresa horrek egitera bultzatzen gaitu, eta ez gaitu […]
Sare sozialak, harremanetarako gune berria
Gure seme-alabentzat oso gauza arrunta da Internet eta sare sozialak erabiltzea. Hain digitalizatuta ez dagoen belaunaldi batetako gurasoentzat, ordea, oraindik mundu ezezaguna da, eta batzuetan beldurra ematen du. Zer egiten ari da nire seme/alaba egun osoan mugikorra eskuan duela, norekin ari da hitz egiten, zer ikusten ari da, adikzioa sortuko dio? Horiek dira gailu elektronikoekin […]