NERABEEN SEXUALITATEA ULERTU ETA BIDELAGUN IZAN: KOMUNIKAZIORAKO GAKOAK ETA SOZIALIZAZIO FAKTOREAK.

Sexualitatea gizakiari datxekion dimentsioa da jaiotzatik, eta garrantzi handiagoa du pubertaroan. Beraz, nerabeak pertsona sexuatutzat hartzea izango dugu premisa. 
Sexuazio-prozesua, pertsona sexuatu gisa eraikitzen joateko bidea, dinamikoa eta aldakorra da bizitza osoan zehar, modu biografikoan (hau da, modu pertsonalean eta errepikaezinean); beraz, izaki sexudunak izateko pertsona adina modu daude munduan. 
Garrantzitsua da bizitzaren fase honen berezko ezaugarriak ezagutzea eta gure familiako nerabeekin modu eraginkor eta afektiboan komunikatzeko trebetasunak eskuratzea, baita sozializazio-prozesuan parte hartzen duten faktoreei buruzko nozioak hartzea ere, modu egokiagoan lagundu ahal izateko. Horien artean, identitateak, generoa, pornografía…ezagutu beharreko elementuak izango dira. 

Data: 2023/11/28.

Ordutegia: 18:00etatik-20:00etara CISeko ekitaldi-aretoan.

Hizlaria: Maider García de Vicuña.

EMAN IZENA HEMEN

Irudia hemendik hartuta <a href=”https://www.freepik.es/foto-gratis/amigos-pasando-tiempo-juntos_23440694.htm#query=adolescentes&position=44&from_view=search&track=sph”>Freepik</a>

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude