Sexualitatea gizakiari datxekio jaiotzetik, eta, beraz, zuen bizitzaren parte diren izaki zoragarri horiek sexudun pertsonak dira, egunez egun modu bakar eta errepikaezinean eraikitzen joango direnak.
Bere burua eta besteena ezagutzen, onartzen eta adierazten ikasten ari dira. Hazkunde- eta aldaketa-aldi batean, are gehiago 9-10 urtetik aurrera, bere gorputza eta emozioak ulertzea bermatzailea izango da beste pertsona batzuekiko errespetuan oinarritutako harremanak ezartzeko.
Familiak laguntza positiboa ematea funtsezkoa da eta prestakuntzak horretan lagunduko digu, pertsona guztiok egiten baitugu sexu-heziketa (balioak transmitituz, jarreren bidez), nahiz eta batzuetan ez garen jabetzen. Etapa honetan txikiak ikus ditzakegu harremanei edo arriskuei buruz hitz egiteko, baina ez, ez baitugu ahaztu behar sexudun pertsonak direla eta egunero hezten ditugula.
Bidelagun onak izateko ezagutza eta hausnarketarako gonbidapena da hitzaldi hau.
Data: 2023/02/01.
Ordutegia: 11:00etatik-13:00etara edo 17:00etatik-19:00etara.
Hizlaria: Maider García.
Irudia hemendik hartuta: <a href=”https://www.freepik.es/vector-gratis/grupo-jovenes-posando-foto_5230715.htm#query=educacion%20sexual&position=1&from_view=search&track=sph”>Imagen de pikisuperstar</a> en Freepik