Data: 2022/05/18
Ordutegia: 11:00etatik 13:00ak arte edo 17:00etatik 19:00ak arte
Hizlaria: Yarima Etxeberria
Gure haurrak hazi egin dira eta nerabezarora iritsi gara… Eta orain zer? Orain, adi egon behar dugu, beren aldaketak ikusteko, eta era berean, haien erreakzio asko, ulertezinak edo urrunak izan daitezkeenak, naturalak direla ulertzeko; beren “ni haurra” delakotik bereizten ari direla adierazten dute.
Eta neska-mutilak beren hazkunde-prozesuan murgilduta dauden bitartean, zer gertatzen zaigu inguruan gauden helduoi, zeintzuk dira gure emozioak, gure kezkak? Zer behar dugu eboluzio-une berri honetara egokitzeko?
Tailerrak seme-alaben bizitzako une hau hobeto ulertzeko eta gurasoen artean hobeto ulertzeko balioko digu. Era berean, hainbat estrategia eta/edo jarrera planteatuko ditugu, nerabezaroan zehar familia-harremana ahalik eta hurbilena izan dadin eta familiako kide guztien garapen osansuntsuari laguntzeko.
Interesantzen bazaizue, izena eman besterik ez duzue egin behar, hurrengo formularioa betez.
Zuen zain gaude!