Gurasoentzako autozainketa

Zenbat aldiz entzun dugu esaldi hori? Baina, zenbat aldiz aplikatu diogu geure buruari?

Guraso garen aldetik, seme-alaben beharretan adi egoten gara, eta, horregatik, batzuetan geure buruaz ahaztu egiten gara. Dena egin dezakegula uste dugu, baina ordutegiek, otorduek, eskolaz kanpoco jarduerek eta bestelako ekintzak estresa sortzen digute eta estresa horrek egitera bultzatzen gaitu, eta ez gaitu harago ikusten uzten, gutaz ahaztuta.
Baina denok dakigu, gure seme-alabak ondo egon daitezen, guk ere, guraso garen aldetik, hala egon behar dugula.
Tailer hau, edozein adineko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta dago. Zuentzako tarte bat hartzera gonbidatzen zaituztegu, eta hobeto egoten lagunduko dizueten kudeaketa emozionaleko, komunikazioko eta gatazken kudeaketarako gako batzuk ikastera. Izan ere, zaintzeak bizitza osasungarriagoa izaten laguntzen digu, eta horrek mesede egiten dio familia osoari.
Zuen zain gaude!

Data: Maiatzak 3

Goizeko ordutegia: 11:00 – 13:00

Arratzaldeko ordutegia: 16:30 – 18:30

 

IZENA EMAN HEMEN!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude