Aizu! taldeak eta laguntzaile bakoitzak eskerrak eman nahi dizkizuegu online tailerretan parte hartzeagatik. Zuen lankidetzak eta ekarpenek tailerrak asko aberastu dituzte.
Deialdiak izan duen erantzun onak erakusten duenez, horrelako prestakuntzek interes handia sortzen dute. Beraz, zuen balorazio eta iradokizun guztiak kontuan hartuta, dagoeneko hasi gara hurrengo tailerrak prestatzen.
Laster argitaratuko dugu urtea amaitu baino lehen antolatuko diren tailerren egutegia. Gainera, ordutegiak zabalduko ditugu arratsaldean parte hartu ezin duzuen guztiei aukera emateko.
Espero dugu zuen gustukoak izatea eta guztiok hor ikustea.
Laster arte…
ESKERRIK ASKO!