Zenbat aldiz joaten zara hozkailura egunotan?
Bisita horietako zenbatetan aurkitzen duzu bilatzen ari zarena?
Bisita horietako zenbatetan dakizu zeren bila ari zaren?
Eta zenbatetan dakizu ez dela janaria bilatzen ari zarena, baina berdin-berdin zabaltzen duzu hozkailua?
Gauza bera gertatzen da etxean izan ditzakegun gaizki-ulertu, haserre eta gatazkekin.
Gertatu zaizu eztabaidatzen hasi eta 5 minutura ez jakitea zergatik ari zaren eztabaidan?
Jateak, eztabaidatzeak, errua gainerakoei botatzeak…. Ez zaitu asetzen?
Eztabaida edo borroka asko egongo dira, “bronka” asko, eta askotan ez dute arrazoi zehatzik izango. Hozkailura goazen guztietan ere ez gara gose, eta daukaguna ez da gula ere. Memea aldatu dezakegu: “Ez da haserrea edo molestia daukazuna, asperdura da. Bilatu beste entretenimendu bat”.
Zein zaila den, batzuetan, ohartzea gure eztabaida eta borroken benetako arrazoia gure barneko ondoeza dela, ezta? Batzuetan, beste pertsonak egiten ari diren eta atsegin ez ditugun gauzak bilatzen ditugu; horrela, gure ondoeza justifikatzen dugu. Orain, baliteke ondoez hori konfinamenduak eragindako estresaren, frustrazioaren, tristuraren, apatiaren, asperduraren eta abarren ondorio izatea. Hori nahikoa da horrela sentitzeko, eta normala da gertatzea. Sentitu dezagun, ez da ezer gertatzen. Kontuan izan behar duguna da nola kanporatzen dugun hori, eta norekin. Ondokoak ez dira gure asperduraren erantzule, eta are gutxiago, errudun.
Horregatik, gaur puntu horretara heldu arteko prozesua pausoz pauso aztertuko dugu. Prozesuaren frakzio bakoitza ikusiko dugu, ea horrela ondo desberdindu dezakegun gertatzen denaren, bakoitzak interpretatzen duenaren, bakoitzak sentitzen duenaren, bakoitzak behar duenaren, eta, azkenean, akordio batera heltzeko bakoitzak eskatu eta eskaintzen duenaren artean.
Zuen familian praktikatzera ere gonbidatu nahi zaituztegu. Izan ere, elkarbizitza ez da soilik norbanakoaren gauza; normala da momentu gozagarriak eta deserosoak ere izatea; elkarrengandik gertuago edo urrunago gauden momentuak. Badakigu, baina zein konplikatua den batzuetan besteak bere espazioa behar duela onartzea. Hala ere, berdin maite dugu elkar. Denborak, erritmoak, espazioak, ordena motak, lehentasunak eta abar akonpasatu behar dira. Konfinamendu egoeran intentsifikatzen ari den erronka da.
Modu dinamikoan landuko ditugun gaien eskema bat utziko dizuegu. Hainbat baliabide izango dituzue eskura, hala nola ipuinak, bideoak, hausnarketarako galderak eta bestelakoak. Landuko ditugun gaiak 4 fase eta 10 sarreratan banatu dira. Horien bidez, barne elkarrizketa batean (gure buruarekin) edo beste pertsona batekin gertatzen zaiguna Ulertuko dugu:
Zuen beharrizan eta lehentasunetara egokitzeko, egin zuen ekarpenak.
Saioa Albizuri Lauzirika
Gestalt terapeuta, aholkularia eta dinamizatzailea