Kaixo!

Familia maiteok,

Blog honen xedea zera da: orain arte Barakaldoko ikastetxeetan egin dugun prebentzio lana etxeetara ere zabaltzea. Heziketa lana polita bezain zaila da, eta horretan lagundu nahi dizuegu. Egungo egoera kontuan izanda, une honetan ere zuen ondoan egon nahi dugu.

Bat-batean, inoiz baino denbora gehiago ematen ari gara elkarrekin. Elkarbizitza oso pozgarria izan daiteke, baina baita konplikatua ere. Testuinguruak ere ez du laguntzen, izan ere, beldur, berri txar eta ziurgabetasunez jositako atmosfera batean murgilduta gaude.

Hori dela eta, Aizu! taldeak prebentzio lana aktibo mantendu nahi du, eta denontzako hain ezohikoa den garai honetan laguntza eta aholkularitza eman.

Egunerokoan sortzen diren zailtasunak kudeatu eta hobeto eramateko lagungarriak izan daitezkeen artikuluak jartzen joango gara.

Gainera, kontsultak egiteko telefonoa ere eskura izango duzue: 603 63 20 34.
Poz-pozik emango dizuegu arreta.

Agur bero bat eta besarkada bat.

Aizu! Taldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude