Inork ez digu kontatu nola bizi behar dugun konfinamendu garai berri hau. Lehen kezkatzekoa zen mugikorraren eta pantailen erabilera sutsuak, egoera honetan gorakada handia izan du, sare-sozialen eta bideo-joko anitzen deskarga masiboak erakusten duen moduan. Aldiz, guraso moduan, jokabideak eta erabilerak neurtzea eta kudeatzea lehen baino zailagoa izan daiteke.
Emoki elkartetik, ondoko irizpideak edota kontuan hartzeko alderdi batzuk eskaintzen dizkizuegu, baliogarriak izango direlakoan:
• Etxean pantailen erabilera kudeatzeko aurretik adostuta genituen ordutegiak malgutu. Etxerako lanak egiteko erabiltzen dutenez gain, 2 -2,5 ordu bitartean utzi ahal diegu pantaila baten aurrean egoten. Zehaztu denbora edo ordutegiak eta argi utzi jarraibideak egoera hau dela eta aldatzen direla.
• Momentu ona izan daiteke haien interesetara hurbiltzeko saiakera egiteko. Era honetan, komunikazioa erraztu dezakegu eta guraso eta alaba-semeen ezagutza areagotu.
• Jolastu bideo-jokoetan haiekin, entzun musika haiekin eta ikusi ikusten dituzten youtuberrak haiekin, haien errealitatera hurbiltzeko.
• Konfinamendu garaia hasi zenetik, sare-sozialetan challenge eta erronkek gorakada handia izan dute eta agian haiek parte-hartu edo sarritan ikusten dituzte. Garrantzitsua da haiekin pentsamendu kritikoa lantzea, erabaki onak hartzeko gaitasuna izan dezaten eta arriskua izan dezaketen challenge edo erronkak baztertu ditzaten.
• Komunikabide eta sare-sozialetan ikusten eta jasotzen duten informazioa ulertzen lagundu beharko diegu, kontutan eduki behar dugu sare-sozialetan bulo eta fakenews asko daudela.
• Telebista ordu asko piztuta badugu, bertan agertzen dena era pasibo edo aktiboago baten haiek ere jasoko dute eta haien emozioetan eragin handia izan dezake.
• Planteatu pantailarik gabeko ekintzak: mahai-jokoak, puzzleak, eskulanak, antzerkiak, abestu eta dantzatu eta saiatu ekintza fisikoren bat egiten.
• Bilatu familian jolastu ahal izateko bideo-jokoak. Hona hemen adibide batzuk: Unravel 2, Overcooked, …