SEXUEN HEZIKETA NERABEZAROAN: ERRONKA EDERRA

Sexualitatea gizabanakoaren berezko ezaugarria da jaiotzatik, eta dimentsio horrek garrantzia berezia hartuko du pubertaro eta nerabezaroan, erronka berria jarriz familien eskutan.

Erronka berri honi modu positiboan heltzea oso garrantzitsua izango da, gaztea zein familiak garai hau goza dezaten.

Sexuatze prozesua, gizaki sexudun gisa eraikitzeko prozesua, dinamiko eta aldakorra da eta modu biografikoan emango da, bakarra eta errepikaezina izanik, bizitza osoan zehar. Txikitandik beraien burua ezagutu, onartu eta modu egokian azaltzeko gaitasuna landuz joango dira eta pubertaroan garapen bereziki garrantzitsua emango da, aldaketa askorekin. Bere gorputza eta emozioak ulertzen laguntzea, autoestima ona garatzen, ondo sentitzen eta besteekin harreman positiboak sortzen lagunduko die.

Familia, prozesu honetan zehar, bidelagun izatea beharrezkoa da eta horretarako gure formakuntza ezinbestekoa da. Pertsona guztiok sexuen hezkuntza egiten dugu (balioak igorriz, jarreren bidez,…), nahiz eta askotan egiten ari garela konturatzen ez garen. Nerabezaroaren ezaugarriak ezagutu eta ulertu, aldaketa garai honen aurrean nola kokatzen garen hausnartuko dugu, ditugun zailtasunak partekatu eta beraiekin komunikatzeko gakoak, zertaz hitz egin…landuko dugu.

Data: 2025/03/20.

Ordutegia: 17:00etatik-19:00etara.

Hizlaria: Maider García de Vicuña (Emaize).

EMAN IZENA HEMEN

Irudia hemendik hartuta https://www.freepik.es/foto-gratis/estilo-vida-adolescentes-ciudad_20824292.htm#fromView=search&page=8&position=30&uuid=3ec89a29-5985-4a6e-9fa2-fb7ec9010759

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude