Tailer berriak!
2023-24 ikasturteko Aizu Familiak programazioari jarraipena emateko asmoz, zuen seme-alabak hazten laguntzeko, bi tailer on-line modalitatean eta beste bat modalitate presentzialean antolatu ditugu, eta zuen interesekoak izatea espero dugu.
Bigarren hezkuntzarako gai hauek ditugu:
- Nerabeen sexualitatea ulertu eta bidelagun izan: komunikaziorako gakoak eta sozializazio faktoreak.
- Nola aurreikusi teknologiarekiko adikzioak familiatik.
- Sexualitateei nerabezaroan arreta eskainiz.
“Nerabeen sexualitatea ulertu eta bidelagun izan: komunikaziorako gakoak eta sozializazio faktoreak” tailerra era presentzialean izango da CIS-eko ekitaldi-aretoan.
Beste bi tailerrak aldiz, Zoom plataformaren bidez emango dira, eta behin izena emanda, tailerraren aurreko egunetan, esteka helaraziko zaizue, konektatu ahal izan dezazuen.
Gaurtik aurrera, izena emateko epea zabalik dago, plazak bete arte; beraz, ez itxaron izena emateko azken unera arte.
Tailer bakoitzari buruzko informazio gehiago izateko eta izena eman ahal izateko, klik bat baino ez duzue egin behar gorago agertzen diren lerroetako izenburuetan.
Zalantzarik izanez gero, idatzi helbide honetara: aizufamiliak.barakaldo@gmail.com edo telefonoz deitu: 94 478 96 44 / 94 478 92 73. Pozik argituko dizkizuegu dauzkazuen zalantza guztiak!