MINTZA GAITEZEN GALEREZ: DOLUA FAMILIAN LANTZEA

Familia guztiek dolu egoerak bizi izaten dituzte, senitarteko baten heriotzaren ondorioz edo beste era bateko gertakari garrantzitsuen ondorioz (gaixotasunak, banaketak, familiaren berreraikitzea, etxe-aldaketa…). Nerabeek familiaren bizipen hori konpartitzen dute, inpaktua sentitzen dute baina ez dute beti era berean adierazten. Beste edozein egoera zaurgarrietan bezala, familia osatzen duten helduen laguntza eta sostengua behar izango dute prozesu horretan, eta eginbeharrekoa ez da beti erreza izaten. Gure seme-alabei dolu egoeretan nola lagundu landuko dugu, bai eta nola egokitu ere gure esku-hartzea bizi duten nerabezarora.

Data: 2023/03/02.

Ordutegia: 11:00etatik-13:00etara edo 17:00etatik-19:00etara.

Hizlaria: Yarima Etxeberria.

Eman izena hemen

Irudia hemendik hartuta: <a href=”https://www.freepik.es/foto-gratis/madre-consolando-su-hija-triste_2826738.htm#query=familias%20tristes&position=1&from_view=search&track=sph”>Imagen de rawpixel.com</a> en Freepik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude