Azaroan iragarri genizuen bezala, hemen gaude berriz ere zuentzako tailer berriekin.
Zuen iradokizunak kontuan hartuta, beste tailer batzuk antolatu ditugu, zuen interesekoak izango direlakoan.
Aurreko aldietan bezala, tailerrak online emango dira, Zoom plataformaren bidez. Izena eman ondoren, tailerraren aurreko egunetan mezu elektroniko bat jasoko duzue konektatzeko gonbidapenarekin.
Gaurtik aurrera, izena emateko epea zabalik egongo da plazak bete arte. Tailer bakoitzari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, beherago agertzen diren tailerren izenburuetan klik egin dezakezue.
Zalantzarik izanez gero, idatz iezaguzue helbide honetara: aizufamiliak.barakaldo@gmail.com edo jar zaitezte harremanetan telefono honetan: 94 478 96 44/94 478 92 73.
Lehen hezkuntzarako tailerrak:
- Maita ditzagun, beren burua maita dezaten. Autoestimua sustatzen.
- Nola eragiten dute gure emozioek gure seme-alabengan?
Bigarren hezkuntza:
- Nola jokatu nerabezaroko errespetu falten aurrean.